Historia
Atzo izan zela dirudi, baina, jadanik, igaro dira hamabost urte baino gehiago. Aitaren txanda hartu nuenetik prentsa kiosko honetan hainbeste denbora igaro izana sinestea ez da erraza. Harrezkero, argitalpen eta produktu gehiago jarri dut nire kiosko honen eskaintzan,Goiko Kioskoan.
Atzean geratu dira gorabehera gozo eta gazi asko, guztiek eman diote nortasun sendoa denon zerbitzurako den negozio honi. Gorabehera bakan batzuk aipatu nahi ditut: Udalaren auraudi berriari egokiturik, kioskoak kolore berdeko itxura ekologikoagoa eskuratuko zuenekoa ; «Santosjuanes» plazatxoa berritze lanak egin bitartean kokapena aldatu genuenekoa, kioskoa zenbait hilabetez gaurko BBKren egoitzaren aurrean jarri genuen, hain zuzen, behinolako bahitetxe eta udal aurrezki kutxa izaniko egoitzaren aurrean.
Bildumako faszikulu eta egunkarieteko gehigarri berezien handitze etengabea eta izugarri hazten den eskaintza editoriala kontuan hartuz, kioskoa etxabe batean jartzea erabaki genuen, orain dagoen lekuan, Ronda kalean, hain zuzen ere. Metalezko kutxa hura gabe, orain gune zabalagoa eta erosoagoa daukagu gure eguneroko zereginetarako.
Urte hauetan guztietan gauzarik ederrena, zalantzarik gabe,hainbeste jende ezagutzeko parada izan da,hau da, behin nire kioskora bezero gisa hurbildu eta denbora pasa ahala lagun bihurtu direnak. Kioskeroa izateak eman dit aukera hori, zeren,beharrez, nire lanbideak egunero jendearekiko tratuan jartzen baitzaitu.
Egia esanik, ume zein nagusientzako ezinbesteko geldialdia eta biltokia ere bilakatu zaigu gure kioskoa.
Web orri honetara pertsona guztien oroitzapena ekarri nahi nuke,baina ez legoke nahiko lekurik, eta, gainera, baten bat aipatu gabe geratuko litzateke,ez, inolaz ere, horregatik ahaztua.
Bezero jarraiki bakan batzuk aipatuko ditut: Maroto eta Gelo, Javi eta Mª Jesús,(tabako dendakoa), Eunate eta Mª Jesus San Esteban, Manu (dulcifrit) Luisillo, Antón, Alex Angulo (aktorea),Palan, (Champion-en banatzaile ohia) Metxe eta Arantza (ile-apaintzaileak) Nabarro, Tabardo, Javi (txispas), Fernando (txapas), Jon Munarritz..., eta abar.
Kioskoan lanean nirekin aritu direnak ere ezin dira ahaztu: Sergio, Javitxu, David, Asier eta bere aita Enrike, eta Jesus, oraingo lankidea. Haien laguntzarik gabe ezinezkoak dira ongi merezitako asteko atseden egunak eta oporraldiak.
Oroitzapen berezia amatxorentzat, urte askotan laguntza handia eman zidana. Bera barik kioskoa zaindu gabe egongo zen, bere joan-etorri ugariak ezinbestekoak ziren mandatuentzako.
Web orri honen helburua, ahal bada, nire kioskoaren gizabidea hobetzea da, web orri honetan sartzen den pertsonak ni ezagutzeko aukera izatea, eta gure kioskoaren eskaintza zabalaren berri edukitzea. Izan ere, etorkizuneko lagunak, XXI.mendeari dagokion moduan, etxeko konputagailutik bertatik azken produktuak behar beste xehetasunez ikus ditzake bere pantailan.
Kioskoan edotariko argitalpenak eta bildumako faszikuloak aurki ditzakezue. Zerbaiten bila ari bazarete, aldizkari baten atzeratutako alea edo bildumarakoak, e-maila bidalita, ahalegin guztiak egingo ditut zuen nahia betetzeko.
Kioskoan badauzkagu atipikoak diren produktu batzuk, esate baterako:sakelakoentzako kargak, telefono txartelak, kreditrans, pilak, gozokiak..., eta abar.
Besarkada bana laguntza eman didazuen guztiei!